Basajauna da….

Gizaki eiteko izaki handi, bizkor, iletsu, basatia, oihanetan eta kobazuloetan bizi da eta artaldeak zaintzen laguntzen du piztiak uxatuz eta ekaitzen etorrera iragarriz.

Eusko Ikaskuntza Hiztegi Entzipledikoa

 

Basajaun, Amasa Villabonan kokatua dagoen denda baten izena da, baita. Basajaun ordea, ez da edozein denda. Basajaunak artaldea zaintzen duen gisa berean, bertan letrak, hizkiak, poesia, narratiba, kultura, jolasa, aisia, gure nortasuna zaintzen ditugu. Eta amasa-billabonatarren esku eskura jartzen dugu, kulturaren dimentsio oso bat eskainiz. Jolasaren dimentsio hezitzailea oso presente dago gure jardunean, jolastea, berez ondo pasatzea baino zerbait konplexuagoa denez, gure zerbitzu eta aholkularitza osoa eskaintzen dugu. Irakurtzen duen herri bat, kantatzen duen herri baten gisa berean, etorkizunez blaitzen den herria delakoan gaudenez, literaturaren jarraipen zehatza egiteaz gainera, irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak burutzen ditugu.

Basajaun, arnasgunea da Villabonan irakurzaletasunarentzat. Kalitatezko literatura irakurri nahi dutenentzat. Jolasarentzat, bestelako balio eta ereduetan hezi eta jolastu nahi duten familientzat. Entretenimenduarentzat eta aisia ulertzeko bestelako ereduentzat. Kantagintzarentzat, euskal musika taldeentzat lehio bat. Gure herriarentzat, euskal kultura eta nortasunarentzat. Arnasgunea da eta gure bezeroak dira, egunero, Basajauna arnas berritzen dutenak.

 

Basajaun arbola bezain gorakoa ailegatu da bere guardasol zuriarekin. Gero Herensugea bere buru ugarirekin. Intxisuak ere hurreratuz datoz. Eta Lamiak, beren hegazti oinekin oinez.

Joseba Sarrionandia, Mikela Laboari gorazarre egiten (EHU Mikel Laboa katedra)